Gaurko egitarauak denerako parada eskainI digu, lan
taldeetan eztabaida saioak, ekipamenduetara bixitak,… Gaurkoan izan dugu
Bartzelonako teknikari ezberdinekin elkarlanean aritzeko aukera ere, orainarte
bertako Aldundiko teknikariekin bakarrik egon baikara.
Hotelean gosaldu ostean Recinto Flor de Maig
aldera abiatu gara, Cerdanyola herriko aterpetxe antzeko eraikin batera.
Bertan, goizeko egitaraua aurkeztu, bigarren aldiz gosaldu eta eztabaida saioei
pausu eman diegu. Horretarako bi taldetan bereizi gara, taldeetako bakoitzak
gai bat landu duelarik:
·
DBHko zentruetan eskuhartzea
·
Gazte zentruetan gazteen partehartzea
Lan taldeetan banatuak izanik lan dinamikari
ekin diogu, lehenik elkarren aurkezpenak eginaz. Saioaren dinamikak bi momentu
izan ditu. Lehen une batean gaiaren inguruan izandako esperientzia konkretuak
azaldu dira, bigarren momentuan hauen inguruko ‘hobekuntzak’ proposatu
direlarik. Lan saio honi amaiera emateko bi eztabaida saioetako ondorioak plenarioan
azaldu dira.
Lan saio honen ostean bazkaltzeko garaia
iritsi da, eta bazkalosteko kafearen ondotik egunaren bigarren zatiari ekin
diogu; ekipamendu ezberdinetara bixitak..
Lehenik eta behin Montcada i Reixac
hirian izan gara. 31.700 biztanle dituen herria da, geografikoki kokaleku
kuriosoa duena, 3 autopista, 2 trenbide, erreka hainbat etab.ek gurutzatzen
baitute. Etorkin tasa oso altua du herriak. Kuriositate bat: bertako alkatea
Itziarkoa da.
Montcadan 2 ekipamendu ikusi ditugu, tartean
udaletxetik pasa eta alkateak harrera egin digularik.
Bixitatu dugun lehen eraikina etorkin
biztanlego handia duen auzo batean dagoen ekipamendu bat izan da, erabilera
anitzak dituena. Udaletxeak utzitako espazio batean dago eta 2 gune nagusitzen
dira bertan. Batetik Caritas-ek kudeatzen duen gune bat dago,. Nagusiki
emakumezko etorkinekin lan egiten dute bertan, alfabetatze ikastaroak,
sukaldaritza, ordengailu kontuekin zerikusia duten ikastaroak etab. emanaz.
Bigarren gune batean haurrei zuzentzen zaien
espazioak daude, 6-12 urteko haurrentzako gunea. Gizarte zerbitzuak arduratzen
dira gune honetaz.
Goizetan ‘haurtzaindegi’ zerbitzu antzekoa
dute bertan., 0-3 urteko haurrei zuzendua dena. Gurasoek beraien seme alabak
bertara eraman ditzazkete, baina bertan geratu behar dute. Astegun bat dute
libre hartzeko aukera. Honela, egun ‘libre’ horretan beste haurren gurasoek
zaintzen dute norberarena, eta alderantziz. Txandakatzen joaten dira.
Arratsaldez, 5-12 urteko haurrei zuzendutako
espazioa da eta 17.00etatik 20.00etara dago zabalik. 17.00etatik 18.00etara
askaltzen dute haurrek eta ondoren eta 20.00ak bitarte, etxeko lanak etab.
egiten dituzte. Berez adin tarteen arabera ezberdintzen dira egunak, 2 adin
tarte, bakoitzak 2 egunetan erabiltzeko aukera. Ostiraletan aldiz guztiak
batera egoten dira.
Bixitatu dugun bigarren ekipamendua Espai
Jove Can Tauler izan da. 15 urtetik gorako gazteei zuzendutako ekipamendua
da (30 urte bitartean) eta astelehenetik larunbatera dago zabalik.. 2 solairu ditu eta
kanpokaldean patio antzeko espazio bat. Orokorrean 17 urtetik gorako gazteak
dira erabiltzaileak. Behe solairuan topaleku bat, ordenagailu batzuk
(messenger, musika entzuteko,..), harrera eta informazio gunea daude (komunak
eta almazen batez gain). Goian berriz, gela pare bat, ikastaroak etab. egiteko,
ordengailu gunetxo batez aparte.
Giza baliabideei dagokionez, goizetan 2
pertsona egoten dira bertan, eta astelehen, astearte eta ostiral arratsaldean
dinamizatzaile bat egon ohi da. PIEDCES-a, informazioa eskoletara eramaten duen
informatzailea astearte, ostegun eta larunbatetan izaten da ekipamenduan.
Eskaintzari dagokionez tailer ezberdinetan
oinarritzen da (DJ,..), eta eskaria PIEDCESek jasotzen dute, honen arabera
eskaintza ezberdina antolatuz. Zerbitzua dohakoa den arren, kasutan kuota bat
eskatzen zaie, sinbolikoa bada ere.
Montcada i Reixako bixita amaitu ostean,
autobusa hartu eta 44 kilometrotara kokaturiko herrixka batera gerturatu gara, Castellbell
i el Vilar herrira (3.300 biztanle). 15 urtetik gorako gazteei zuzenduriko
Zitzània (katalanez ‘zirikatu’, ‘zirikatzaile’ esan nahi duena) ekipamendua da
bertan bixitatu duguna.
Ekipamenduak 3
soilaru ditu. Erdikaldean, sarrera
nagusitik sartuaz, informazio bulegoa aurki genezake. Bertan informatzaile bat
dago harrera gune batean, eta bi espazio nagusi bereizten dira. Ordenagailu
batzuk eta apalak dituen gune bat eta eserlekuak dituen bestea. Informazio
bulegoetan ohikoa den informazioa aurki genezake bertan (bidaiateka,
enplegua,..)
Behe solairuan espazio bat dago, erabilera
librea duena. Nerabe eta gazteek erabiltzen dute arratsaldez, eta goizean
guraso talde batek ‘eskola alternatibo’ baten garatzeko erabilera ematen dio. Ping-pong mahai
zaharkitu bat dago bertan (armairuez gain). Gazteei zuzenduriko eskaintzarik ez
dago, ‘egoteko’ erabiltzen dute gunea. Ekipamenduaren goiko aldean gela batzuk daude,
musika irakasteko erabiltzen direnak. Irakasle bat arduratzen da instrumentu
ezberdinak irakasteaz.
Ekipamendu
honetan egindako bixitaren ostean, eta egunari amaiera emateko herriko jatetxe
batean izan dugu afaltzeko aukera, 23.00ak aldera autobusa hartu eta berriz ere
Bartzelonara itzultzeko bideari ekin diogularik. Behin Bartzelonan izanik gutxi
batzuk Konde-Hiri honetako gaua ezagutu asmoz paseotxo bat emateko saiakera
egitera ausartu gara… Saiakera tipia zinez, eguneko nekeak faktura pasa
baitigu…Gazte arima izan bai, baina gorputzak deskantsua erreklamatu digu
berehalakoan…
Enara