INJUVEren Gazteen Emantzipaziorako Bulegoak
Dakigunez, gure Zerbitzuan emantzipazio gaia landu nahi izaten dugunetan hainbat zailtasunekin egiten dugu topo.
Horren harira, Interneten kontsultak egiten, INJUVEren web orrira iritsi naiz eta bertan gai interesgarri hau topatu dut: “Gazteen Emantzipaziorako Bulegoak” izenekoa.
Oraingo honetan orri horren edukien berri eman besterik ez dut egingo, sakon aztertu gabe, gazteria arloan lan egiten dugun eragileontzako horrelakoak zabaltzea interesgarria izan daitekeelakoan.
INJUVEren web gunean azaltzen dituzten Gazteen Emantzipaziorako Bulegoak, nagusiki, bi motatakoak dira:
Bulego birtualak
Bulego fisikoak"
Bulego horien zutabe nagusiak ere bi dira: etxebizitza eta enplegua, ekintza katalogo banarekin.
Etxebizitzari buruzko katalogoan atal hauek garatzen dituzte:
Etxebizitzari buruzko informazioa
Alokairu poltsa
2005-2008 urteetarako etxebizitzen Estatu-Plana
Galde-erantzunak
Baliabideak
Enpleguari buruzko katalogoak, berriz, bost atal nagusi hauek garatzen ditu:
Enplegua
Autoenplegua
Eskubideak
Formazioa
Baliabideak
Gainera, bulegoetan gazte interesatuei informazioa ematen, laguntzen eta orientatzen arituko zaizkien langileak adituak dira gai horietan.
Bukatzeko, web orrian bertan ikus dezakegu Gazteen Emantzipaziorako Bulego baten planoa.
Gaiari heltzeko modu egokia izan daiteke orri hau bsitatzea, irakurtzea, hausnartzea, gure egoerarekin alderatzea eta ondorioak ateratzea.
